konfiantza

"en sociología y psicología social, la confianza es la creencia en que una persona o grupo será capaz y deseará actuar de manera adecuada en una determinada situación y pensamientos. La confianza se verá más o menos reforzada en función de las acciones." wikipedia

iruditzen zait askotan besteengan konfiantzarik ez dudala. iruditzen zait jendeak neregatik ez duela pausorik ematen. iruditzen zait egoista hutsak direla. iruditzen zait gerrateak eta krisiak konfiantza ezagatik sortuak direla.

iruditzen zait egoista bakarra ni naizela. iruditzen zait egoera eta pentsakera ezberdinen aurrean, egoki ez jokatzeak nere buruarekiko konfiantza galdu arazi didala. iruditzen zait neure burua "beartu" behar dudala ekintzak egitera. ondo eginiko ekintzak badira hobe.


"el término confiabilidad es usado generalmente para expresar un cierto grado de seguridad de que un dispositivo o sistema opera exitosamente en un ambiente específico durante un cierto periodo de tiempo." wikipedia

iruditzen zait geroz eta konfiantza geiago dudala nere lagun xabi-k ezagutarazi zidan linux-en.iruditzen zait teorian egokia dena,praktikan segurtasuna sor arazten didan sistema dela. iruditzen zait nahiz eta tontoentzat eginikoa ez izan, ni bezalako tontoentzako gida batzu aurkitu ditudala.



iruditzen zait txapa honek zentzu handirik ez duela. iruditzen zait neure buruan konfiantza irabazteko geiago idatzi bearko dudala. hurrengo batean...