Hilabete

Hemen 2 urte eramango banitu bezela nago. Baño hilabete besteik ezta pasa. Denboraik eztet izan ala ere nahi deten guztia ikusteko eta geratzen zaizkidan bi aste hauetan eztet ustet denbora geiegirik izango dudanik.

Aurreko asteburun Belfast eta Irlanda iparraldeko paisaia geologikoak ikusi genitun (historieta geiegi hemen azkar baten kontatzeko:18 oheko logelak, pixukide despistatuak,...). Hurrengo asteburun,nere azkenekon Irlanda hegoaldera jun nahiko nuke, Cork aldera, baña eztakit denbora askorik emango didanik azkeneko asterako "accomodation"a bilatu eta "move"a egin bear baitut.

EH ra bueltatu eta kurtsoak asteko asmoa nuen hona etorri aurretik baña denborarik ez apuntatzeko eta eztakit egiteko aukerarik izango dudan.Bestela interaila egingo nuke. Nork daki.

Denboraik gabe nabil.

Muxu bat.

p.d. momentu batzutan inglesez bakarrik ateratzen zaizkit hitzak.ez euskeraz, ez erderaz. my mind is in English!

One thought on “Hilabete”

  1. IKEAko katalogoa gorde dizut...