C'EST INCROYABLE

zein txikia den mundua. nola aldatzen diren gauzak. hain mantso. hain azkar. hain mantso aldi berean.

ni izaten nintzen jendea haserre zenean, baretzen saiatzen zena. korrika aldegiten zutenean haien atzetik joan eta haserre zenarekin hitzegite arazten nituen laguna.

orain ni izan naiz aldendu naizena. nahi gabe. barrenak eskatuta. baino nahi gabe. nahita. nahi gabe.

beti indezisa. beti atzera begira. pasatakoak faltan botatzen.

mamu asko ikusten dut.

bizitzak garai ona ekarri dit. kostata baina ona. xapaburu asko datoz inguruan. aldamenean izan nahi ditut. ia. beraiekin jolastu eta begietara begiratu. denekin. txiki naiz handiekin.

mamuak aldendu eta lagunak gerturatu.

c'est incroyable. être toujours à vos côtés, je suis votre ami.

One thought on “C'EST INCROYABLE”

  1. Zurekin beti berdin gertatzen zait, zeozer esaten edo komentatzen dudanean beti anka sartzen dudala iruditzen zait, suposatzen dut, niretzat bereziak direnekin, beti gertatzen zaidala, ordun eznekien zer egin, komentatu edo ez; eta hemen nabil, berriro anka sartuko dudalakoan; horretarako, nire hitzak neurtu beharko ditut, beti bezala...
    Ikusten duzu, ez zarela bakarra beti atzera, beti ikarauta bezala, beti dudakin, ibiltzen dana. Nik ia beti arazoak, dudak, begietara ez begiratzeagatik, esan behar diren hitzak ez esateagatik, begietara ez begiratzeagatik, ausardia ez izateagatik, horrexegatik askotan uste dut beste bizitza bat, gezurrezko bat, bizitzen ari naizela...
    Hola, ez naiz inor aholkuak emateko, baina, esango nizuke, beldurrak eta dudak guztiak aurpegitara begiratzeko, ez ia gezurrezko bizitza bat bizi, izan zitez ausardia, ez ni bezala, :) Ondo izan, guapa